Lan-istripu hilgarria Getarian

Langile bat hil da ostiral honetan Getarian (Gipuzkoa) gidatzen zuen traktorea iraulita, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Lan-istripu hilgarria arratsaldeko laurak baino lehentxeago izan da, Igerategi industrialdean, biktima lanean ari zela. Gidatzen ari zen traktorea irauli egin da eta, ondorioz, langilea hil egin da.