Inditexek zuzendariei emaitzen arabera ordaintzea onartu du

Galiziako Inditex-Zara ehungintza enpresaren akziodunek 2021, 2022 eta 2023ko ekitaldietarako ordainsari politika berria onartu zuten atzo batzar orokorrean, eta, besteak beste, Pablo Isla presidentearen eta Carlos Crespo kontseilari delegatuaren ordainsari aldakorraren igoera jaso zuten.

Horrela, Pablo islak 3,25 milioi euroko soldata finkoa izango du, 2013tik aldatu gabe, eta, presidente exekutiboak berak hala eskatuta, aldaketarik gabe jarraituko du politika berria indarrean dagoen bitartean; Crespok, berriz, 1,5 milioi euroko ordainsari finkoa izango du.

Kontseilari exekutiboen ordainsaria honako hauek osatzen dute nagusiki: elementu finko batek, epe laburreko edo urteko ordainsari aldakorreko elementu batek eta epe luzeko edo urte anitzeko ordainsari aldakorreko elementu batek, eskudirutan eta/edo akziotan.