VW Nafarroako zuzendaritzak uztailaren 22an itxi beharko dutela jakinarazi dio batzordeari, erdieroale faltagatik, sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez.

Erabaki horrekin, enpresak ekoizpena bi egunez etengo du datorren astean: ostegunean, 22an, eta ostiralean, 23an (azken hori ekoizpenik gabeko lanalditzat jotzen zen egutegian).

Nafarroako lantegiak arazoak ditu oraindik erdieroaleen krisiari lotutako piezak lortzeko. Oraingo honetan, enpresak ibilgailuentzako norabide zutabe faltagatik justifikatu du neurria.

UGT, CCOO, ELA, LAB, CGT eta CCP sindikatuek osatutako batzordeak lantegiak hartu behar izan duen erabakiaren berri izan du gaur goizean.

Aste honetan zehar, Landabengo lantegia itxita dago, langileak oporretan daudelako astelehenera arte. Horrela, VW Nafarroak uztailaren 19tik 21era soilik egingo ditu ibilgailuak.

Egilea Andoni Beitia