Altxor Publikoak 5.366,4 milioi euro esleitu ditu, inbertsiogileek eskatutako 10.364,34 milioi euroen erdia baino gehiago, ostegun honetan egindako bonu eta obligazioen enkantean, eta, merkatuko datuen arabera, jarritako zor guztiaren interesa murriztu du.

Interes marjinalaren beherakadarik handiena hamabost urte eta erdirako obligazioek izan dute (kupoia % 4,2); izan ere, aurreko enkanteko % 0,979tik % 0,682ra jaitsi da.

Egilea Andoni Beitia