Talgok Repsol-Petronorren laguntza izango du hidrogeno berriztagarriz bultzatutako tren berriak garatzeko, eta horrekin Iberiar penintsulan isurketarik gabeko trenbide-garraioa sustatuko du. Talgoko zuzendariek, Carlos Palacios Oriol presidentea buru dutela, Repsol-Petronorreko ordezkaritza batekin sinatu dute akordioa Madrilen, besteak beste, Juan Abascal Repsoleko Industria Eraldaketa eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariak eta Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak. Talgok martxan du hidrogenoz eta katenariaz bultzatutako tren dual bat, aurtengo azaroan martxan egongo dena, eta Petronor-Repsolek otsailean abian jarritako Hidrogenoaren Euskal Korridorearen ekimenean bazkide da.

Egilea Andoni Beitia