Irizar eta Iberdrola euskal enpresek akordioa sinatu dute Euskadin hiri-garraioaren elektrifikazioa eta energia berdearen hornidura bultzatzeko. Horrela, bi konpainiek hiriko autobus-floten elektrifikazioarekin, autobus-bateriak birziklatzearekin eta berrerabiltzearekin eta kargatzeko azpiegitura adimenduna zabaltzearekin lotutako proiektuetan lan egingo dute.

Irizar Gipuzkoako enpresak, Irizar e-mobility filialaren bidez, eta Iberdrolak lankidetzarako esparru-akordio bat sinatu dute, autobusen garraioaren elektrifikazioan berrikuntza teknologikoa lortzera bideratutako jarduerak bateratzeko eta hiri-mugikortasunaren eremuan berehalako deskarbonizazio-erronkei irtenbideak emateko, autobus-flotak elektrifikatuz eta kargatzeko azpiegitura gehituz.

Egilea Andoni Beitia