SEPIk 112 milioi eman dizkio Tubos Reunidosi

Espainiako Ministroen Kontseiluak, SEPIk proposatuta, 112,8 milioi euroko laguntzak emateko baimena eman dio Tubos Reunidos euskal enpresa siderurgikoari, Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Laguntzeko Funtsaren bidez. Funts hori onartu egin zen, ekonomia eta enplegua suspertzen laguntzeko, kobidaren pandemiaren ondorioz.

Espainiako Gobernuak siderurgiaren erreskatea onartu ondoren, Francisco Irazusta Tubos Reunidoseko presidenteak nabarmendu zuen babes horri esker Tubos Reunidosek baliabideak izango dituela pandemiaren berreskuratze-kurban munduko merkatuaren geldialdia gainditzeko, eta horrek eragina izango duela bere eraldaketa-planaren bilakaeran. “TUBOS Reunidos funtsezko enpresa da trantsizio energetikoan eta hidrogeno eta energia garbien proiektuen deskarbonizazioan”, gogorarazi du.

1.400 langile inguru dituen industria-talde bati emandako laguntza 112,8 milioiko partaidetza-mailegu baten bidez formalizatu da.