PILAR GARCÍA DE SALAZAR / Araba da Estatuko lurralderik industrialena eta esportatzaileena. Pandemiak sortutako krisiak Arabako ekonomiaren sektore garrantzitsuei eta bezero nagusiei eragin die. Automobilgintza, aeronautika, oil & gas eta ardoaren sektoreak ondorio larriak pairatzen ari dira.

Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka demografikoa Sailak erantzuna eman du ekintzailetza, berrikuntza eta digitalizazioa, kultura-industria sortzaileak eta gabeziak finantzatzea bultzatzeko programak indartuz erantzun du. Halaber, Arabak bere indarguneak garatzen eta berriak eraikitzen jarraitzen du.

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko garapen logistikoa babesten jarraituko du, Arabarako eta Euskadirako estrategikoa delako. Osasun-krisiak eta horri aurre egiteko ezarritako konfinamenduak agerian utzi dute logistikaren izaera estrategikoa. Gasteizko aireportua rol garrantzitsua jokatzen ari da txertoen logistikan, eta merkataritza elektronikoa errazten ari da, joan den irailaz geroztik hileko merkantzia-markak ezarriz.

Era berean, erakunde artean lan handia eginda, Araba Europako lurralde konektatuenetako bat da. Enpresen eta etxeen ia % 100ek banda zabal ultralasterreko konexioa dute, eta horrek beharrezko digitalizazio-prozesuak errazten ditu.

Hiru trantsizio

Indargune horiek, eta RIS3 Euskadi lurraldean garatzeko aurretik egindako lanak, garapenerako aukera garrantzitsuen aurrean jartzen gaituzte, EBk krisitik ateratzeko jarraibide gisa ezarri dituen hiru trantsizioekin lerrokatuta: trantsizio energetiko-klimatikoa, trantsizio teknologiko-digitala eta trantsizio soziosanitarioa.

Europar Batasuneko funtsek krisia modu eraldatzailean gainditzeko bultzatutako hausnarketa kolektibo bikaina egin dute erakundeek eta eragileek. Euskadi osorako garrantzi handia duten lurraldean egin beharreko ekimenak azaleratu dira; esaterako, Basquevolt proiektua.