EAEko eraikuntzaren kostuak % 1,3 igo dira 2021eko aurreko maiatzean, hilearen aldean

AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 1,3 hazi da 2021eko maiatzean, aurreko hilaren aldean. Urte arteko terminoetan, kostuak % 2,1 igo dira. Etxegintzaren sektoreko kostuak % 1,2 igo dira hil arteko terminoetan, eta obra zibilekoak % 2,0. 2020ko maiatzaren aldean, bestalde, prezioek % 2,0 egin dute gora etxegintzaren kasuan, eta % 2,4 obra zibilarenean.

Aurreko hilabetearen aldean lehengaien kostuak % 1,7 igo dira, eta eskulanaren kostua, berriz, berean mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaiak % 2,2 hazi dira, eta eskulana % 1,9. Maiatzean, etxegintzaren sektoreak % 1,5eko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan, eta obra zibilaren sektoreak % 2,7koa.