2021eko lehen hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 1,2ko hazkundea izan dute 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Konparazioa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, % 3,3ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek jokamolde bera izan dute: % 6,6 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 1,6 hazi dira 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Esportazioen barruan, produktu energetikoen prezioek % 0,1 egin zuten behera 2020ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta ez-energetikoen prezioak % 1,6 hazi ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun energetikoen prezioak % 4,0 igo dira, eta ez-energetikoenak % 3,2. Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 20,7 hazi zen hiruhileko arteko tasan.

Egilea Admin