Euskal flotak hegaluzea harrapatzeko esleitutako kuotaren % 55 kontsumitu du, kofradiek “positibotzat” jotzen duten kanpaina baten erdia gaindituta. Kanpaina horretan, ontziek portuetako sarrerak mailakatu dituzte, “Gehiegizko eskaintza saihesteko eta prezioa ahalik eta egonkorrena izatea lortzeko”.

Astelehenetik, baxurako ontziek 2.060 tona deskargatu dituzte Hondarribia, Pasaia, Getaria, Ondarroa eta Bermeoko portuetan, batez beste 3,50 euroko prezioan. Euskadiko lonjetan hegaluze gehien deskargatu den astea izan da. Atzoko azken deskargekin, 2021erako esleitutako kuotaren (17.700 tona) % 55 kontsumitu da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia