Ryanair enpresa irlandarrak 272,6 milioi euro galdu zituen lehen hiruhileko fiskalean (apirila-ekaina), iazko epe berean baino % 47 gehiago.
Dublinen kokatutako konpainiak gaur adierazi duenez, koronabirus pandemiak “hondamendia” eragiten jarraitzen du sektorean, baina txertaketaren aurrerapenak eta Europar Batasuneko (EB) ziurtagiri digitalak sartzeak uda honetarako erreserbak “indar handiz” bultzatu dituzte.