Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak bihar irekiko du turismo-elkarteen, toki-erakundeen eta turismo-partzuergoen garapenerako eta marketin turistikorako diru-laguntzen deialdia. 720.000 euroko laguntzak honako hauek finantzatzeko erabiliko dira: turismoa dinamizatzeko ekitaldien edo proposamenen antolaketa; azoketara joatea, sustapen- edo komunikazio-ekintzak; prestakuntza, produktu eta pakete turistikoen diseinua eta merkaturatzea; ezohiko laguntza eta DGTCCren jarduerarekin lankidetzan aritzeko ekintzak; eta turismo-elkarteen kudeaketa eta partzuergo turistikoen gerentzia.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 13ra artekoa da. Eta modu telematikoan aurkeztu beharko da, nahitaez, laguntzaren fitxaren bidez. Fitxa horrek Administrazioaren Erregistro Elektroniko Orokorrerako esteka bat dauka.

Diruz lagun daitezkeen gastuak eta jarduerak 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean (biak barne) gauzatu eta fakturatu behar dira. Laguntzak bi partidatan zehazten dira. 300.000 euroko bat, turismo-elkarteentzat. Eta 419.564,40 euroko beste bat partzuergo eta toki-erakundeentzat. Deialdi hau Turismoko Plan Estrategikoaren eta Covid-19 Ekintza Planaren ondoriozkoa da 2021ean, eta turismo-sektorea aipatutako planean ezarritako helburu eta orientazioetara egokitu dadin sustatzea du helburu.

Egilea Andoni Beitia