Vifit training eta Dantz Home enpresa donostiarrak izan dira, Dynamics caditanoarekin batera, BerriUp euskal azeleragailuaren startupak azeleratzeko programaren 13. deialdiaren irabazleak.

Berriupek atzo jakinarazi zuenez, ehun izen-emate baino gehiago jaso eta sei finalista hautatu ostean, hiru proiektu horiek izan dira nabarmenenak epaimahaiaren iritziaren arabera. Ondorioz, 50.000 euro jasoko dituzte Berriupetik, enpresa bakoitzaren % 10aren jabetza ematearen truke, eta lau hilabetez parte hartuko dute konpainiaren azelerazio programan.

Vifit trainingek esperientziak garatzen ditu ariketa birtuala egiteko, azaldu zuen egoitza Gipuzkoako hiriburuan duen azeleragailuak. Bestalde, Dantz Homek web aplikazio bat diseinatu du, “Modu errazean” musika ekitaldiak nahierara antolatzeko.

Dynamics “lehen plataforma” da, pazientearen errehabilitaziorako eta jarraipenerako protokoloak eskaintzen dituena joko birtualen bidez. Patricia Casado BerriUPeko zuzendariak nabarmendu duenez, “Ekintzaileek lehen aldiz egokitu dituzte beren proiektuak 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuetara”.

Egilea Andoni Beitia