Ekoizpen-industria askok aurre egin behar dieten arazo handienetako batzuk fabrikazio-prozesuen automatizazioan eta ekoizpena kontrolpean izatean oinarritzen dira. Edozein konpainiaren lehentasunezko helburuak dira fabrikazio-aginduak arin betetzea, informazio garrantzitsua digitalizatzea eta denbora errealean gertatzen dena behatzea, prozesuen egoera eta ekoitzitako ondasunen kalitatea egiaztatzeko.

Duela ia hiru urte, Kaytek enpresa bizkaitarra aitzindarietako bat izan zen prozesu industrialen automatizaziorako blockchaina eta smart contracts direlako teknologiak sartzen. Denbora horretan, blockchaina, adimen artifiziala, IoT eta Big Data batzen dituen plataforma teknologiko bat sortzera bideratu ditu bere ahaleginak, bezeroei horrelako beharretan laguntzeko.

Kayteken soluzioaren kasuan, web-plataforma baten bidez, objektu bat fabrikatzeko urratsak sortzen dira, gauzatu beharreko ekintza guztiekin: konponketa-ekintzak, mantentze-lanak, ziurtagiriak eta abar. “Fabrikazio pauta hori eginda duzunean, makinekin, robotekin edo beste edozein gailurekin ere konektatzen da. Orduan, zuk nahi dituzun baldintzak ezartzen dituzu”, azaldu du Manu Fandiño Kaytek enpresako zuzendariak.

Soluzio berritzailea da, eta 4.0 Industriarekin lotutako teknologiek pisu handia dute bertan. Euskal startupetik nabarmendu dutenez, “ekoizpena kontrolatzeko sistemen belaunaldi berri bat da. Badira MES, edo MOM eta SCADA teknologiak.”

Egilea Admin