Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa, beira-zuntzezko poliesterrezko inguratzaile indartuen fabrikazioan aditua da 1972tik. Ia 50 urteko jardueraren ondoren, nazioarteko erreferente bihurtu da eremu zorrotz eta oldarkorrenetan, eta edozein elektrizitate-, ur-, gas-, telekomunikazio-ekipamendu, instalazio fotovoltaiko, trenbide-instalazio eta lurpeko azpiegitura-ekipamenduren klimatologia-gorabeheren aurrean babesten duten kutxa eta armairu ez-metalikoen ekoizpenean.

Kutxa eta armairu ez-metalikoen fabrikazioan lan egiteaz gain, “produktu bakoitzaren barrualdea ere muntatzen dugu, bezero bakoitzaren zehaztapenen arabera”, nabarmendu du Diana Sergaliyeva Uriarte Safyboxeko zuzendari komertzialak.

Euskal enpresak 300 produktu-erreferentzia baino gehiago ditu, eta hiru negozio-ildotan zentratzen du bere jarduera: inguratzaile hutsa, kustomizazioa eta soluzio osoak.

Bere presentzia

Estatuan ez ezik, Uriarte Safyboxek Portugalen eta Polonian ere baditu instalazioak, eta 5 kontinenteetako 70 herrialdetan baino gehiagotan jarduten du elektrizitatearen, uraren, gasaren, telekomunikazioen eta trenbideen sektoreetarako. Sektore horiek etengabeko berrikuntza behar dute, produktuetan hobekuntzak eskaintzeko. “I+G talde bat dugu, etengabe gure produktuak ekoizteko material egokienak ikertzen, gure bezeroei produkturik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko”, esan du zuzendari komertzialak. Gainera, Diana Sergaliyevak adierazi duenez, produktu guztiak Europan egiten dituzte, “kalitate handiko lehengaiekin”.

Lezamako enpresak SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola Industria Digitalean.

Egilea Admin