Bigarren hiruhilekoan EAEko BPGak % 2 egin du aurrera, eta enpleguak % 2,1

EAEko BPGak % 2,0 egin du gora 2021eko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek eginiko Hiruhileko Kontuen Aurrerapenaren estimazioen arabera. Hiruhilekoen arteko aldakuntza positiboko tasak izan dituen ondoz ondoko laugarren hiruhilekoa da.

2020. urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta –COVID-19aren osasun-krisiari aurre egiteko hartutako salbuespenezko murrizketak kontuan hartuta–, EAEko BPGa % 18,5 handitu da. Enplegua, lanaldi osoarekin baliokideak diren lanpostu gisa neurtuta, % 2,1 hazi da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aldakuntza ez-negatiboa izan duen laugarren hiruhilekoa jarraian.