EAEko industria-prezioek % 1,7 egin dute gora 2021eko ekainean

EAEko industria-prezioak % 1,7 handitu dira 2021eko ekainean, aurreko hilabetearen aldean. Ekaineko urte arteko tasa –azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza– % 6,7koa da.

Analisi zehatzago batek erakusten du 2021eko ekainean prezioetan aurreko hilaren aldean hazkuntza nabarmenenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan direla: informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (metalurgia eta produktu metalikoek bezala, prezioak % 4,2 handitu dituzte) eta koke-sektorea eta petrolioa fintzea (% 2,9 egin du gora prezioetan). Produktu farmazeutikoen fabrikazioarena prezioetan beherakadarik handiena izan duten sektoreetako bat da.