Lan-merkatuari buruzko 2021eko bigarren hiruhilekoko datuek adierazten dute EAEn 108.600 langabetu daudela, aurreko hiruhilekoan baino 7.100 gutxiago. Bestalde, landunen kopurua 944.300ekoa da, hau da, 15.100 gehiago aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (+% 1,6).
EAEko langabezia-tasa % 10,3koa da, 2021eko lehenengo hiruhilekoan baino ehuneko 0,8 puntu gutxiago (% 11,1). Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,3koa da 2021eko bigarren hiruhilekoan, eta ehuneko 0,3 puntu igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Lurraldez lurralde, eta aurreko hiruhilekoaren aldean, Gipuzkoan igo da gehien okupazioa, 6.900 pertsona landun gehiago baitaude.