Nafarroak hidrogeno berdea ezartzeko ibilbide-orria egin du

Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Hidrogeno Berdearen Nafarroako Agenda egin du. Ibilbide-orri horretan, energia berdearen iturri hori Nafarroan ezartzeko egingo diren erronkak eta jarduketak identifikatzen dira. Nafarroako Gobernuak hasitako trantsizio energetikoaren beste urrats bat da, Europar Batasunak ezarritako jarraibideei jarraitzen diena.

Dokumentua irailaren 17an aurkeztuko dute, Baluarten, eta Europako Batzordeko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioko eta Nafarroako Administrazioko kideek parte hartuko dute.