Langile bat hil da asteazken honetan Igantziko harrobietan izandako lan istripu batean. Eugenio Ito Legorburu, 57 urtekoa, Irungo bizilaguna zen eta Real Unionekin lotura handia zuen.

Ezbeharra 12:55 aldera jazo da, Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiak tarteko, kamioi bat irauli denean materiala deskargatzean.

Inguruko mediku taldea eta Foruzaingoko agenteak bertaratu dira, eta Atestatuen Dibisioak hartu du ikerketa egiteko ardura.

Azken lau egunetan Nafarroan izan den bigarren lan istripu hilgarria da, joan den larunbatean Berriobeitin (Nafarroa) hondeamakina batek langile bat harrapatu eta gero.

Egilea Andoni Beitia