LAB sindikatuak politika industrialik ez izatea eta hori ezkutatzea leporatu zion atzo Eusko Jaurlaritzari, Arcelor Mittalek Zumarragan zazpi milioi euroren truke erosi dituen lurren “propagandarekin”.
Lantegiaren itxierarekin ehunka kaleratzeren arduraduna izan zenean multinazionala “saritzen” dutela deitoratu du. Deskontaminazio lanak, enpresaren ardura izan behar zutenak, Eusko Jaurlaritzak “guztiok ordainduko dugun diruarekin” egingo dituela ere salatu zuen sindikatuak.