Fanoxek 25 urte baino gehiagoko esperientzia eta espezializazioa du behe- eta erdi-tentsioko babes- eta kontrol-ekipoen diseinuan eta fabrikazioan. Bizkaiko enpresak segurtasun elektrikoko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, sistemen eraginkortasuna bermatzeko eta erabiltzaileak zein langileak babesteko.

Babesten duen instalazioa arriskuan jartzen denean korrontea mozteko gailuak garatzen ditu enpresak. “Gure gailuak etxeetako fusibleak bezalakoak dira, baina askoz konplexuagoak eta babes-funtzio gehiagorekin. Gainera, oso babes-aplikazio zehatza dute sare elektrikora konektatuta dagoen edozein unitaterentzat, eta, gaur egun, ia dena sare elektrikora konektatuta dago, elektrifikazioa egunetik egunera hazten ari baita”, dio Iciar Gómezek, Fanox enpresako komunikazio-arduradunak. COVID-19aren pandemian txertoak kontserbatzeko hozkailuetan hotz-katea bermatzeko garatu duten babes egokitua mota horietako gailuek duten garrantziaren adibide da.

Horrela, gailuak edo erreleak aktibatzen direnean, zirkuitu elektriko bat irekitzen edo ixten dute, beste gailu edo instalazio batzuk eta pertsonak babesteko. Gainera, Fanox babes-erreleboei aplikatutako autoelikadura ahalbidetzen duen teknologia garatu duelako nabarmentzen da, batez ere erdi-tentsioko ekipoetan.

Hori dela eta, euskal enpresak I+G+b arloan egin duen inbertsioak lehentasuna izan du beti, eta haren erreleek puntako teknologia dute: SCADA komunikazioa, LCD, etab.

Egilea Admin