Litio-ioizko baterien (LIB) egungo mugak murriztea, karga-abiadura % 20 handitzeko estrategia bat ezarriz, baterien bizitza baliagarrian edo segurtasunean eragin negatiborik izan gabe. Hori da Spartacus proiektuaren helburua. Proiektu horretan Cidetec Energy Storagek parte hartzen du.

Fraunhofer zentro teknologiko alemaniarrak koordinatutako proiektuan sortutako ezagutzari esker, lau milioi euroko aurrekontuarekin, LIB bateriak merkaturatzeko bideak ezarriko dira, karga-abiadura handiagoarekin, haien arriskugarritasuna ahalik eta gehien murriztuz. Gainera, jasangarriagoak izango dira, bizitza luzeagoari eta birziklagarritasun handiagoari esker. Proiektuaren erronka nagusia “karga-denborak murriztea eta bateriaren bizitza erabilgarria handitzea da, eta, horrela, gailu elektronikoen bizi-zikloa luzatzea”, esan du Mikel Oyarbide Cidetec Energy Storageko ikertzaileak.

Helburuaren bila

Helburu hori lortzea espero da, “Battery Management Systems (BMS) konbentzionalekin ikusten ez diren aldagaiak monitorizatuz, horien jarraipena eginez eta karga prozesua baldintzatuz, eragin lezakeen degradazioa murrizteko”, esan du Mikel Oyarbidek.

Une honetan, LIBek bateria kudeatzeko sistema zentralizatuak (BMS) erabiltzen dituzte. Sistema horiek funtzionamendu segurua eta ekonomikoa bermatzeko diseinatuta badaude ere, ez dute uzten zahartze fisiko-kimikoko ereduak gauzatzen, horiek beharrezkoak baitira bateria horien erabilera optimizatzeko. Ikerketak bateriak degradatzeko arrazoiak ulertzen lagunduko du, gelaxkan integratutako sentsore adimendunen bidez. Sentsore adimendun horiek bateriak mota batekoak edo bestekoak izatea eragiten dute.

Egilea Admin