Eustatek landutako datuen arabera, EAEko industria-prezioak % 0,8 igo dira 2021eko uztailean, aurreko hilaren aldean. Uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 7,6koa izan da.

2021eko uztailean prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Farmaziako produktuen fabrikazioa (% 3,0ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,1) eta Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 2,0). Aitzitik, hil artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 3,9ko jaitsiera), Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,0ko jaitsiera) eta Erauzketa-industriak (% 0,5eko jaitsiera).

Egilea Admin