EAEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,2 jaitsi da 2021eko uztailean, aurreko hilaren aldean. Urtetik urtera, berriz, kostuak % 2,0 igo dira. Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,2 beheratu dira hilabete artekoari dagokionez, eta Obra Zibilekoak, berriz, egonkor mantendu dira (% 0,0). 2020ko uztailaren aldean, prezioak % 2,1 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 1,4 Obra Zibilarenean.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urte artekoari dagokionez, lehengaiak % 2,0 igo dira, eta eskulana % 1,9. Uztailean, Etxegintzaren sektoreak % 0,3ko hil arteko jaitsiera izan du lehengaien kostuan.