2021eko uztailean % 0,1eko urte arteko jaitsiera txikia izan dute EAEko merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Aurreko hilabetearen aldean, ordea, salmentak % 0,9 gehitu dira. Kopuru horiekin, lehenengo zazpi hilabeteetan metatutako igoera % 2,0koa izan da.

2020ko uztailaren aldean, elikagaien salmentak merkataritza-gune handietan eta elikadura-kate handietan % 1,2 igo dira aurtengo uztailean; gainerako produktuetan, berriz, % 2,3 jaitsi dira. Lurraldeka, salmentak % 1,5 igo dira Bizkaian; gainerako lurraldeetan, berriz, jaitsi egin dira, % 2,1 Gipuzkoan eta % 1,4 Araban. Aurreko hilabetearen aldean, merkataritza-gune handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,2 igo dira 2021eko uztailean.

Egilea Admin