EAEko Eraikuntzaren jarduerak % 14,8ko urte arteko hazkundea izan du 2021eko bigarren hiruhilekoan, balio nominaletan, dagozkion egutegi-ondorioak atera ondoren. Hiruhileko horretan, Eraikuntzaren sektoreak izan duen urte arteko hazkundea, oroz gain, Etxegintzaren jokamoldeak eragin du, % 16,0ko igoera izan baitu; izan ere, Obra Zibilak urte arteko igoera neurritsuagoa izan du, % 7,1ekoa.
Aurten, 2021eko lehen seihilekoan, sektorearen jarduerak % 6,3ko igoera izan du, 2020ko aldi berarekin alderatuta. Aurtengo urte arteko aldakuntza-tasa metatua % 6,9koa da Etxegintzaren azpisektorean, eta % 2,1ekoa Obra Zibilarenean. Etxegintzak hiruhileko arteko bilakaera negatiboa izan du, % 0,9koa.