Eusko Jaurlaritzaren Spri taldeak digitalizaziorako, industria-zibersegurtasunerako eta euskal enpresei adimen artifiziala aplikatzeko laguntza-programen aurrekontua eta eskaera-epea handitu ditu. Guztira, 9,6 milioi eurotik 11,6 milioi eurora igaroko dira hiru programak, eta eskaerak urrira edo azarora arte egin ahal izango dira.

Industria Digitala programak enpresen digitalizazioa bultzatzen du IKTak eta lotutako zerbitzuak txertatuz, eta laguntzen zenbateko osoa 5,1 milioi eurotik 6,1 milioi eurora igotzen du. Gainera, eskaerak aurkezteko epea urriaren 22ra arte luzatuko da.

Programa horrek 18.000 euro arte eskaintzen ditu urtean enpresa bakoitzeko, IKTak diagnostikatzeko edo ezartzeko proiektuetarako. Horien artean daude, besteak beste, cloud zerbitzuen migrazioa, bigdata, errealitate birtuala, smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa edo telelana.

Zibersegurtasun industrialeko programak 2,5 milioi eurotik 3,5 milioi eurora handitu du aurrekontua, eta adimen artifizialekoak, berriz, 2 milioitik 3ra.

Egilea Andoni Beitia