Bankoa Abancak banku pribatuaren arloa indartzearen aldeko apustua egin du, Urko Atutxa ekonomialari bizkaitarra zuzendari izendatuta, eta berak beteko ditu bere postu berriaren ardurak, finantza erakundeak Bilbon duen egoitzatik.

Urko Atutxa Ekonomia Zientzietan lizentziatua da UPV/EHUn eta 20 urtetik gorako ibilbidea du banka pribatuan eta ondare aholkularitzan, azkenak Banco Santanderren.

Bankoa Abancek atzo jakinarazi zuenez, finantza erakundeak banku pribatuetan duen hazkunde prozesuaren barruan kokatzen da mugimendu hori, bere jarduera eta hazkunderako estrategikoa dela uste baitu.

Finantza-taldeak 5.700 milioi euroko ondarea kudeatzen du segmentu horretan, 50 bankari pribatu baino gehiago ditu Estatuan eta Portugalen, eta 28 bulego espezializatu ditu; horietatik 16 Espainian daude, eta beste hamabi Portugalen.

Egilea Andoni Beitia