Elkargik eta Gipuzkoako Ganberak indarrak batu dituzte

Elkargik eta Gipuzkoako Ganberak indarrak batu dituzte enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako irtenbide bateratu eta hobetuak eskaintzeko, zerbitzu berri horietarako sarbidea erraztuaz. Bi erakundeak, Zenón Vázquez eta Javier Zubia buru direla, lankidetza areagotzen ari dira aspalditik, enpresen zerbitzura jartzen dituzten produktuak eskuragarriago izan ditzaten.

Orain, Elkargik eta Gipuzkoako Ganberak beste urrats bat eman dute, eta beren lankidetza estrategian sakondu dute, prestakuntzaren esparrua txertatuz. Bi erakundeek prestakuntza eskaintza bereizgarria egin dute, bakoitzaren esperientzia eta espezializazio-eremua batuz:

Elkargik ekonomia- eta finantza-arloa landuz, eta Gipuzkoako Ganberak merkataritza nazioartekotzea eta komertzial-kudeaketa eginez.

ETEetako zuzendari eta komertzialentzako prestakuntza-eskaintza

Horretarako, urritik aurrera, Gipuzkoako enpresei baterako prestakuntza-plan bat eskainiko zaie, lurraldeko enpresa txiki eta ertainetako zuzendariei, gerenteei eta merkataritza-taldeei zuzendua. Gipuzkoako enpresa-sarearen errealitatea sakon ezagutzeari esker, eta lurraldeko enpresa gehienak tamaina txikikoak direla jakinda, enpresa-errealitate horri erantzuteko prestakuntza-produktu bat sortu dute.

Inguruko enpresa ehuna, gerente edo zuzendari askok merkataritza-funtzioak osorik edo zati batean beren gain hartzen dituzten proiektuetaz osaturik dago. Eta errealitate horietan, proiektu hauetako merkataritza-taldeek beren ezagutza ekonomiko eta finantzarioak hobetu ditzakete kontzeptu horiek eguneroko jardunean erabiltzeko eta, horrela, beraien emaitzak hobetzeko.

Prestakuntza-programa hori hainbat modulutan aurkezten da, merkatarien agendak kontuan hartuta, eta salmenta-ekipoek gaur egun dituzten behar guztiak biltzearekin batera, horiei erantzuna ematen die: hala nola, merkataritza-plana diseinatzea edo informazioiturriak nola kudeatzea, digitalizazioa salmentarako funtsezko tresna izatea… Era berean, negoziaziorako, merkataritza-kudeaketarako eta salmenta helburuak lortzeko beharrezkoak diren kontzeptu ekonomiko-finantzarioak ere, programa honetan azalduko dira.

Lankidetza hori indartu eta areagotu egiten da.

Gipuzkoako Ganberaren eta Elkargiren arteko lankidetza eta hurbilketa areagotu egin da azkenaldian. Hala, Covid-a iristearekin batera, konfinamendua eta garai hartan aktibatu ziren “Elkargi maileguen” lerroak iritsi zirenean, eta Elkargik bi aste eskasetan 14.000 eskaera baino gehiago jaso zituenean, Gipuzkoako Ganberak, beste erakunde batzuekin batera, Elkargiri finantzaketa eskatzen zioten milaka enpresei arreta azkarra eskaintzen lagundu zuen. Halaber, nazioarteko ikuspegitik, “METIX, arriskuen kudeaketa” sorkuntza bultzatu zuen. Elkargitik jaioa, independentea den erakunde berria, finantza-arriskuak kudeatzeko aholkularitza eskaintzen duena: kanbio-tasa zein lehengaien estaldura finantzarioa esakiniaz.

Lankidetza hori, orain, indartu egiten da prestakuntza-arloan baterako balioa duen proposamen honekin; eta ekimen honen helburua, Gipuzkoako enpresaren lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren alde bi erakundeek duten onena ematea da.

Lurraldeko enpresa-ehunari laguntzea epe luzeko erronkei aurre egiten, azken batean.