MAIALEN MUSATADI / 2019-12-16/ Euskaltel Taldeak “berritu eta hobetu” egin du Telefónica konpainiarekin Asturiasen duen mugikorreko handizkako akordioa. Horren arabera, Telecablek aukera du Telefonicaren sarea erbiliz mugikor zerbitzuak emateko bere bezeroei, bai eta “telekomunikazio zerbitzu eta produkturik aurreratuenak eskaintzeko” ere. Telecable Euskaltel Taldeko kide denez, akordioaren baldintza berritzeak “Euskaltel Taldearen ibilbide orriko helburuak lortzen laguntzen du”.

“Akordioa onuragarria da bi aldeentzat, Telecablek Telefónicarekin duen mugikorren arloko handizkako akordioa berritu eta hobetzen baitu: akordioan jasotako konpromisoak indartu egiten ditu, eta aukera ematen dio Telecableri gaur egungo teknologietan sartzeko jatorrizko akordioaren egiturari eutsiz eta baldintza batzuetan hobekuntzak eginez”, azaldu dute Euskalteletik.

Gainera, akordioari esker, Euskaltel Taldeak “kostuak nabarmen aurreztuko ditu”, datu mugikorretarako handizkari prezio iraunkorra bermatzen baitu. Hala, Telecablek saihestu egiten du “gehiegizko gainkostu handiak bere gain hartu beharra bezeroen kontsumoa, merkatuko joerekin bat, nabarmen handitzen delako”.

Avatar

Egilea Andoni Beitia