BBVAk akzioko 0,08 euroko dibidendua banatuko du urriaren 12an 2021eko emaitzen kontura, 533,4 milioi euro ordainduta.
Bankuak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) ostegun honetan azaldu dionez, bere Administrazio Kontseiluak tituluko 8 zentimo gordin horiek (6,48 zentimo, zenbateko garbian) ordaintzea erabaki du.
Banaketan parte hartzeko eskubidea duten akzioak negoziatzeko azken eguna urriaren 7a izango da, eta bost egun geroago, Europako Banku Zentralak ezarritako betoa amaitzen den egunean bertan iragarritako banaketa egingo da, bankuek dibidendua bana ez zezaten pandemia agertu ostean.
Duela bi egun Santanderrek gauza bera egin zuen: azaroaren 2tik aurrera 4,85 zentimoko dibidendua banatuko zuela titulu bakoitzeko eta 840 milioi euro bideratuko zituela akzioak berrerosteko.
Irailaren 24an Bankinter izan zen dibendenduen banaketari berriro ekingo ziola iragarri zuen Espainiako lehen banku handia, akzioko 0,13 euroko ordainketa aurreikusi baitzuen ostiral honetarako, eta horrek 116,8 milioi euroko ordainketa ekarriko dio erakundeari.