MAIALEN MUSATADI / 2019-12-17/ Euskal Autonomia Erkidegoan 2018an egindako gastu turistiko osoa % 4,0 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta, eta urte horretako BPGren % 6,1 izan zen, 2017an bezala. Kopuru absolutuetan, gastua 2017ko 4.474 milio eurotik 2018ko 4.651 milioi eurora igaro zen gastu turistikoa, Eustat estatistika erakundeak egindako datuen arabera.

Turismo-gastuaren osagaiei erreparatuz gero, Euskadiko gastuaren igoera hori Turismo hartzailean gertatu da batez ere, % 6,8 igo baita –hau da, atzerritik edo Estatuko gainerako tokietatik datozen turistek eta txangozaleek egiten duten gastuan–, eta, neurri txikiagoan, Turismo-gastuaren beste osagai batzuetan (+ % 0,8). Halatan, 2018an turismo hartzailearen partaidetza gastuaren osotasunean % 54,4ra iritsi da, 2017an baino 1,4 puntu gehiago.

Turismo-gastuaren beste osagai batzuk izeneko partidan jasotzen da EAEko turista eta txangozaleek Erkidegoan bertan egiten duten gastua, Euskadiko administrazio publikoek turismoari loturiko programetan eginikoa eta, azkenik, turismoaren adar berezietako enpresen kapital-eraketa gordina (inbertsioa).

Era berean, turismo hartzailearen gastuaren (EAEn bizi ez diren pertsonen bidaiak eta txangoak) eta turismo igorlearen gastuaren (EAEko biztanleek Erkidegotik kanpo egiten dituzten bidaiak eta txangoak) arteko aldeak eragindako defizita 2.389 milioi eurokoa izan zen 2018an; hau da, BPGren % 3,1. Azken bost urteetan lehen aldiz, saldo turistikoaren defizita jaitsi egin da, 71,6 milioi eurotan murriztuz.

Gastu turistikoak gora egin du lurralde guztietan

Lurraldearen arabera, Gipuzkoak % 4,4ko igoera izan du gastu turistikoan, batezbestekoa baino 0,4 puntu handiagoa; Bizkaian hazkundea % 4,1ekoa izan da, eta Araban % 2,4koa. Bizkaiko gastu turistikoa guztizkoaren % 44,9 izan zen 2018an, Gipuzkoan % 41,5 eta, azkenik, Araban % 13,6.

Gipuzkoa izan da berriz ere Lurraldea zeinetan turismoak ekonomiaren gainean trakzio-eragin handiena duen, BPGren % 7,6, portzentaje bat aurreko urtearen aldean berdin mantentzen dena. Bizkaiak ere eutsi egin dio gastu turistikoak BPGren gainean duen pisuari 2017arekin alderatuta, % 5,4. Bestalde, Araba hamarren bat jaitsi da, BPGren % 5,1etan kokatuz.

Egilea Andoni Beitia