Lehiaketa horren bidez, hautatutako enpresa-proiektuei laguntza, aholkularitza eta prestakuntza eman nahi die Udalak, ingurune lehiakor batean eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak dituzten trebetasun eta ezagutzekin merkaturatu ahal izateko.

Lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute Bilbon start up berri baten proiektuak aurkezten dituzten ekintzaileek, duela urtebete baino gutxiago start up bat abian jarri dutenek edo hirian garatu beharreko eremu digitalari lotutako barne-ekintzailetzako proiektu berri bat duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Bilboao Ekintzailetza Digitala lehiaketak hiru sari ekonomiko izango ditu: 6.000, 4.000 eta 2.000 eurokoak, baloraziorik onena jasotzen duten hiru ekimenentzat, hurrenez hurren. Horrez gain, lehiaketan aurkezten diren proiektu guztiek aholkularitza eta prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera izango dute, esparru teknologiko eta digitaletan, guztiak ere BIG Bilbao udal-ekintzailetza zentroan eskainiko direnak.

Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsaren 2014- 2020 Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Eragilearen bitartez, % 50ean finantzatuko du Bilboko Ekintzailetza Digitalaren lehiaketa.

Interesdunek helbide elektroniko honen bidez aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak bihartik aurrera, irailaren 30a, big@bilbaoekintza.bilbao.eus. BIG Bilbao Ekintzailetza Zentroan ere aurkeztu daitezke, Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza, 11), 09:00etatik 13:00etara.

Lehiaketaren oinarriak eta dokumentazioa Bilbao Ekintzaren webgunean daude, esteka honetan.

Egilea Andoni Beitia