Erdieroaleen krisiak arnasa eman dio Gasteizko Mercedes Benz lantegiari, eta datorren astelehenetik, hilaren 18tik, ostiralera, hilaren 22ra, ekoizpenari eutsiko dio. Hala jakinarazi dio zuzendaritzak enpresa-batzordeari bileran.
Era berean, baieztatu da lantegiko langileek ez dutela lanera joan beharko urriaren 23an, larunbata, eta, beraz, egun hori desaktibatu eta bertan behera geratuko dela.
Irailaren 21etik aurrera
Irailaren 21ean jarduerari berriro ekin zitzaionetik bosgarren astez jarraian, lantegia martxan egongo da datorren asteko bost egunetan, eta krisi globalaren ondorioak arinduko dira erdieroalerik ez dagoelako. Erosketa eta logistika saila txip horien beharrezko hornidura lortzen ari da azken egunotan, Areeta kaleko lantegian ekoizpena eten ez dadin.