59 urteko behargin bat hil da gaur goizean Urnietako kiroldegia birmoldatzeko lanetan, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari diren arren, sindikatuak adierazi du kamioi baten besoetako batek oreka galdu eta luma bat mugitu duenean gertatu dela istripua, eta luma horrek halabeharrez jo duela langilea.

ELAk adierazi duenez, hildakoak Pavimentos Tecnológicos Zarra enpresarentzat lan egiten zuen, eta enpresa hori Urnietako Udalak deitutako birmoldaketa-kontratuaren esleipenduna den Miguel Imaz enpresaren azpikontrata da. Euskal sindikatu horrek kritikatu duenez, dagoeneko 51 dira aurtengo ekitaldian Euskal Herrian erregistratutako heriotzak, eta horietatik hamar Gipuzkoan.

Hildakoaren gertukoei “elkartasuna eta babesa” helarazi ondoren, ELAk salatu egin du eraikuntzaren sektorean bereziki bizi den prekarietate-egoera. “Administrazio Publikoak esleitutako lanetan sortzen diren azpikontratazio-sare amaigabeak prekarietate horren adibide argia dira”, gaineratu du ELAk.

Egilea Andoni Beitia