Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Aukeraberri programa zabalduko du, krisian dauden eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz lanik gabe geratu diren sektoreetan lan egiten zuten pertsonak birkualifikatzeko eta birkokatzeko.

Programa hori joan den urtarrilean onartu zen, metalaren sektoreko langileei zuzendutako proiektu pilotu gisa, eta 135 langileri egin die mesede. Lanbidek atzo iragarri zuenez, berregituraketak jasaten ari diren beste sektore batzuetako langabetuetara zabalduko da, hala nola manufaktura-industria, handizkako eta txikizkako merkataritza, ostalaritza, finantza- eta aseguru-jarduerak eta bidaia-agentziak.

Programa honen bidez, laguntzako eta aholkularitzako prestakuntza-baliabideak bideratzen dira, eta langabeen eta langile kualifikatuak behar dituzten enpresen artean “pasabideak” antolatzen dira.

Egilea Andoni Beitia