Metaleko Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioak (Confemetal) atzo ohartarazi zuen erregulazio elektriko berriak “ondorio larriak” izango dituela industria-jardueran, inbertsioan eta enpleguaren sorreran.

Confemetaleko Batzorde Betearazleak eta Zuzendaritza Batzordeak, gas naturalaren prezioaren igoerak argiaren kostuan duen eragina arintzeko Espainiako Gobernuak onartutako premiazko neurri multzoa aztertu ondoren, proposatu zuen Errege Dekretua aplikatu aurreko prezio finkoko aldebiko kontratu guztien ordainsariaren murrizketatik kanpo uztea.

Confemetalek ohartarazi zuen Errege Dekretu horretan jasotako neurriak aplikatzeak “segurtasun juridikorik eza” eragiten duela eta inbertsioak murriztea ekarriko duela, Energia eta Klimaren 2021-2030 Plan Nazional Integratuaren helburuak betetzea zailtzeaz gain.

“Errege Lege Dekretuak sortutako ziurgabetasun arautzaile horrek oso zail egingo du enpresa kontsumitzaileek energia salerosteko kontratuak epe luzera ixtea, kontsumitzaile elektrointentsiboaren estatutuak eskatzen duen bezala”, eta “betebehar horren aldi baterako salbuespenak aurreikustea eskatzen du, merkatua normalizatu arte”, adierazi zuen Confemetalek.

Egilea Andoni Beitia