HSBCk, Europako bankurik handiena, % 224 gehiago irabazi du

HSBC bankuak, Europako handienak, % 224,3 egin zuen gora irailera arte, eta 10.819 milioi dolarretan kokatu zen (9.275 milioi euro).

Hala ere, urteko lehen bederatzi hilabeteetan, taldearen fakturazioa % 2,9 murriztu zen 37.563 milioi dolarreraino (32.204 milioi euro), konpainiak Hong Kongeko Burtsara igorri dituen kontuen arabera.