EAEko Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentek % 26,8ko igoera izan dute

EAEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorean salmentek % 26,8 egin dute gora 2021eko bigarren hiruhilekoan, 2020ko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak alde batera utzi ondoren, Eustaten datuen arabera. Sektore horretan, Ostalaritza, Garraioa eta biltegiratzea, Informazioa eta komunikazioak, eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak sartzen dira. Aurten, orain arte, salmenten igoera metatua % 7,3koa izan da.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio finkoetan eta urtaroko ondorioak alde batera utzi ondoren, salmentek % 1,5 egin dute gora 2021eko bigarren hiruhilekoan. Zerbitzuen sektorean, urte arteko salmenta errealen igoera (prezio finkoetan) orokortua izan da.