EAEko barne-produktu gordina (BPGd) % 18,6 hazi da 2021eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 2koa izan da. Euskal ekonomiaren suspertzea, hala, finkatu egin da, 2020ko bigarren hiruhilekoan sekula ez bezalako beherakada jasan ondoren; ondoz ondoko lau hiruhilekotan izan da aurrerapena BPGd-an, hiruhilekoen arteko terminoetan.
Enpleguak ere, dedikazio osoen baliokide diren lanpostuetan neurtuta, etengabe suspertzen doala ageri du. 2020ko bigarren hiruhilekoa dela-eta –COVID-19ari aurre egiteko murrizketak izan ditu bereizgarri–, aurrerapena % 16,6koa izan dela kalkulatzen da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, lanpostu-kopuruaren igoera % 2,1ekoa izan da.