EEAEko industria-prezioak % 0,6 igo dira 2021eko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 7,8koa izan da.

2021eko abuztuan, sektore hauek izan dituzte prezioetan hazkunderik handienak, aurreko hilabetearen aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,5eko igoera), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,5eko igoera), eta Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (% 1,3ko igoera). Aitzitik, hil artean prezioetan jaitsierak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,5eko jaitsiera), Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 0,6ko jaitsiera), eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak (% 0,2 behera).

Egilea Admin