Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,4 igo da 2021eko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Urtetik urterakoari dagokionez, kostuak % 3,3 igo dira. Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,5 igo dira hilabete artean, eta Obra Zibilekoak % 0,3. 2020ko abuztuaren aldean, prezioak % 3,3 igo dira Etxegintzaren kasuan eta % 3,4 Obra Zibilarenean.
Aurreko hilaren, 2021eko uztailaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,6 igo dira, eta eskulanarena, berriz, mantendu egin da (% 0,0). Urtetik urtera, lehengaiak % 3,8 igo dira, eta eskulana % 1,9. Etxegintzaren sektoreak % 0,6ko hilabete arteko igoera izan du, lehengaien kostuari dagokionez.