Euskal itsas sektoreak presentzia berreskuratu du nazioarteko erreferentziazko ekitaldietan, Rotterdamgo Europort azokan parte hartu baitu azaroaren 2tik 5era. Euskal Herriko Itsas Foroak koordinatuta, 11 euskal enpresak parte hartzen dute azoka horretan.

Zehazki, Alconza, Muruetako ontziolak, Bombas Azcue, Industrias Ferri, HTS – Fernandez Jove, Indar, Ingeteam Marine, Nautical – Grupo Arbulu, Skandiaverken, Vicinay Marine, Xubi Engranajes,

Ohar baten bidez, Euskal Herriko Itsas Foroak adierazi zuen pandemiaren osteko atzerriko lehen azokan parte hartu izana “mugarria” dela foroak berak eta haren enpresa elkartuek nazioartekotze-jardueretara itzultzean.

Egilea Andoni Beitia