Hidrogenoaren Korridorearen Elkartea sortu da

Guztira 71 enpresa eta erakundek eratu dute BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartea, proiektu honen garapena dinamizatzeko eta Euskadin hidrogenoa energia-industria gisa bultzatzeko “beste urrats bat” emateko.

Hidrogenoaren Euskal Korridorea otsailean aurkeztu zen, eta helburu nagusia “energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektore estrategikoen deskarbonizazioa bultzatzea” da. Proiektuak 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du 2026ra arte, eta 1.340 lanpostu zuzen eta zeharkako 6.700 sortuko ditu.

Elkarteko bazkideen aurrean egindako hitzaldian, BH2Cko presidente José Ignacio Zudairek nabarmendu zuen “elkartearen sorrerak agerian uzten duela enpresek eta erakundeek deskarbonizazioan aurrera egiteko apustu sendoa egin dutela, eta, horretarako, hidrogenoa bektore energetiko gisa erabili dutela”.

Zudairek gaineratu zuen trantsizio energetikoa jasangarria izango dela, baldin eta, deskarbonizazioaren erronkarekin batera, Euskadik “industriak BPGn duen pisuari eusteko” konpromisoa hartzen badu. “Gure industria garatzea, aberastasuna eta ongizatea sortzea eta gure berrikuntza eta teknologia bultzatzea ahalbidetuko duen trantsizioari ekin behar diogu”, zehaztu zuen.

Elkarteak sustatuko dituen proiektuek eragina dute hidrogeno berriztagarriaren eta erregai sintetikoen ekoizpenean; banaketa-logistikan; industriaren deskarbonizazioan; hiri- eta bizitegi-erabileretan edo industria-azpiegitura edo -garapen teknologikoarekin lotutako alderdietan.

Proiektu horietan parte hartzen duten enpresak honako hauek dira: ABC Compressors, Aena, Ajusa, Alsa, AMPO, Arcelor Mittal, Astilleros Murueta, Balearia, Befesa, Bilogistik, CAF, Calvera, Celsa Narvacero, Hidrogenoaren Zentro Nazionala, CIC energiGUNE, Cidetec, CIE Automotive, Energiaren Klusterra eta Arabako eta Bizkaiko Aldundiak.

Edair, Enagas, Energiaren Euskal Erakundea, Erreka, Ferrovial, Fg Fidegas, Euskal Itsas Foroa, Hidrogenoaren teknologia berriak garatzeko Fundazioa, Tekniker Fundazioa, Garbiker, GHI, GHK, Giroa Veolia, H2Site, Ibaizabal, Idom, Ikerlan, Ingeteam, Insertec, Integralia, Irizar E-mobility eta Lurraldeity.

Besteak beste, Mondragon Unibertsitatea, Mubil, Naviera Murueta, Nippon Gases, Nortegas, Optimus 3D, Orkli, Euskadiko Parke Teknologikoak, Petronor, Bilboko Portua, Repsol, Sarralle, Sener, Sidenor, Siemens Energy, Solaris, Somorrostro, TCR, Tecnalia, Tecnicas Reereidas, Tubacex eta Tubunidos.