Kontsumobidek zigorrak proposatu dizkie ikuztegi automatikoko zerbitzuak ematen dituzten 17 establezimenduri, joan den ekainean ikuskapen-kanpaina egin ondoren
Kontsumitzailea.

Azken kanpainan, Kontsumobidek egiaztatu du ikuztegi automatikoko zerbitzuek “kontsumitzaileen eskubideak babesteko araudia betetzeko ahalegina” egin dutela, “Baina oraindik bide bat dago egiteko”.

Kontsumobidek ekainean egindako ikuskapen-kanpainaren helburua zen 2020an egindako ohartarazpenek eragina izan zutela egiaztatzea.

2020an egindako ikuskapen guztiek ez-betetzeak ekarri zituztela gogorarazi ondoren, Kontsumobidek adierazi du 2021eko kanpaina honetan ez-betetze guztien % 68 detektatu direla, baina “merkatuko operadoreek egindako hobekuntza-ahalegina ez-betetze partzialen beherakadetan egiaztatzen da”.

Hala, egiaztatu da kasuen % 28an oraindik ez dagoela enpresariaren identitatea (izen soziala, izen komertziala, helbide osoa eta telefono-zenbakia), baina inguruabar hori 2020an egindako ikuskapenen % 96an gertatu zen. Gauza bera gertatzen da tikea igortzearekin, % 92tik % 44ra jaitsi baita.

2021eko ikuskapen-kanpaina horren ondorioz, 17 establezimenduri zigorrak ezartzea proposatu da, baina, nolanahi ere, Kontsumobidek “positiboki” baloratu du bilakaera, eta ikuztegi automatikoko zerbitzuak animatu ditu “kontsumitzaileen eskubideak babesteko konpromisoa sendotzera”.

Egilea Andoni Beitia