Sprilurrek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Eibarko Matsarian hutsik zituen 12 pabiloiak erosiko ditu 3,8 milioiko inbertsioarekin, enpresen eskura jartzeko.
Ohar batean, Josu Mendicute EAJren Eibarko bozeramaileak Eusko Jaurlaritza zoriondu du “pabiloien desblokeoagatik, Etxebizitza Sailak 10 urte Txonta Operaziorako erreserbatuta eman ondoren”.
Adierazi duenez, “Sprilurrek 3,8 milioi euro inbertituko ditu pabiloiak enpresen esku jartzeko”. “Duela hamarkada bat Txontan industria-jarduerak zeuden. Tamalez, enpresa horiek desagertuz joan dira, eta jada ez dituzte Matsariako pabiloiak behar “, azaldu du.
Haren ustez, horregatik “ez zuen zentzurik Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak bere ondarean mantentzeak”. Sprilurrek 3.763.605 euro ordainduko dizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari hutsik zeuden pabiloiak merkaturatu ahal izateko. “Inbertsio indartsua da, ia 3,8 milioi eurokoa, eta Eusko Jaurlaritzak egingo du”, azpimarratu du.
Mendicutek adierazi duenez, horri esker, “11 pabiloi jarriko dira, 33 garajez eta bulego batez gain, Eibarko industriaren eskura, bai eta ezar daitezkeen jarduera ekonomiko berriak ere”.