Euskal AEn ondasunen esportazioek % 19,5eko igoera izan zuten 2021eko irailean, Eustaten datuen arabera. Produktu energetikoen esportazioek % 109,4 egin zuten gora, eta produktu ez-energetikoenek (balio osoaren % 93), % 15,9.

Nabarmentzekoa da, hil honetan, “Metal eta haien manufakturen” igoera (% 62,4), “Produktu mineral eta energetikoena” (% 103,8) eta “Produktu plastiko eta kautxuena” (% 29,0). Nabarmentzekoa da, halaber, “Garraio-materiala”ren beherakada (–% 15,8). Oro har, esportazioek 2.341 milioi euroko balioa gainditu zuten; aurreko urteko hil berean, 1.959 milioi eurokoa izan zuten.

Inportazioek % 51,3ko hazkuntza izan zuten 2021eko irailean, eta 1.884 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 110,3 egin zuten gora eta ez-energetikoek, % 39,7.

Hazkuntza esportatzailerik handiena Bizkaian izan zen, % 48,1ekoa, “Metalen eta haien manufakturen” igoeraren (% 63,5) eta “Produktu mineral eta energetiko”en igoeraren (% 109,7) ondorioz; 84 milioi egin zuten gora, eta, hil horretan, lurralde horrek esportatutako guztiaren % 16,5 izan ziren. Gipuzkoan hazkuntza % 10,8koa izan zen, “Metalen eta haien manufakturen” igoeraren (% 63,8) eta “Produktu plastiko eta kautxuen” igoeraren (% 162,5) ondorioz, eta nahiz eta “Garraio-material”ak behera egin zuen (–% 34,2) –64,2 milioi gutxiago esportatu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean–. Araban balantzea nahiko negatiboa izan zen; izan ere, esportazioek % 0,8 egin zuten behera, “Garraio-material”aren beherakadaren (% 13,6) ondorioz, zeina “Metalen eta haien manufakturen” igoerarekin (% 57,3) konpentsatu baita.

Inportazioak direla eta, Bizkaian izan zen igoerarik handiena (% 70,9), “Produktu mineral eta energetiko”en erosketen igoeraren (% 107,8) eta “Metalen eta haien manufakturen” igoeraren ondorioz (% 98,0). Bilakaera, Gipuzkoan, % 36,0koa izan zen, funtsean “Metalen eta haien manufakturen” (% 78,6) ondorioz. Araban ere, balantzea positiboa izan zen; izan ere, ondasunen erosketek % 23,7 egin zuten gora, “Metalen eta haien manufakturen” igoerari (% 39,2) esker, gainerako lurraldeetan bezala.

Jarduera-adarrak (A 86)

Jarduera-adar garrantzitsuenak aztertzean, esportazioei dagokienez, nabarmentzekoak dira, irailean, “Produktu siderurgiko”en igoera (% 93,1), batez ere Bizkaian, “Kokeria eta petrolio-fintze”arena (% 109,5), Bizkaian, eta “Material eta ekipo elektriko”aren esportazioak (% 89,5), bai Bizkaian bai Gipuzkoan. “Motordun ibilgailuen fabrikazioa”rekin lotutako produktuek atzera egin dute % 14,0 (2020ko irailean baino 76 milioi gutxiago). Azken jarduera-adar horrek –lehena esportazioen rankingean– behera egin du hiru lurraldeetan, baina, batik bat, Araban (–% 14,1); bertan, 2020ko irailean 396,8 milioi esportatu ziren eta, 2021ean, 340,8 milioi.

Inportazioak direla eta, jarduera-adarrik garrantzitsuenak, “Erauzketa- eta petrolio-industriak” (guztizkoaren % 16,6), % 86,5eko hazkuntza izan duela ikusten da, eta “Kokeriak eta petrolio-fintzeak”, % 201,8koa; lehenak 2020an 145 milioi gehiago izan ditu, eta bigarrenak, 82 milioi gehiago. Halaber, nabarmen hazi dira “Produktu siderurgiko”en inportazioak (% 102,7 eta 99 milioi gehiago) eta “Saneamendu eta hondakinen kudeaketa”renak (% 120,4); azken hori Gipuzkoan, batez ere.

Partida garrantzitsuenak

Xehetasunak ematean ikusten da esportazioek urte artean gora egin dutela “Petrolio-olio findu”en kasuan (% 120,9), 74 milioi gehiagorekin, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, eta “Trenbideak edo antzekoak mantentzeko edo zerbitzatzeko ibilgailu”en kasuan (% 5.464,3). Gora egin dute, halaber, honako hauek: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profila” (% 80,4), “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (% 586,3), “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina” (% 209,8), “Produktu lau laminatuak, burdinazkoak edo altzairuzkoak aleatu, xaflatu eta estali gabe, 600 mm-tik beherakoak” (% 927,9) eta “Plastikoa garraiatzeko, ontziratzeko edo ixteko gaiak (bonbonak, karreteak, botilak, poltsak, tapoiak, tapak eta ixteko kapsulak…)” (% 666,8).

Tradizioan arantzel-partida garrantzitsuenetako batek, “Salgaiak garraiatzeko automobilak” partidak, beherakada izan du, % 54,1ekoa, eta esportazioak 93,3 milioi euroan murriztu ditu, aurreko urteko hil berarekin alderatuta.

nportazioen kasuan, nabarmentzekoa da “Petrolio olio findu”etan izan den inportazioen igoera handia, diru-mailan, eta “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordin”etan izan den igoera nabarmena (% 46,4). Lehenengoen kasuan, 2020ko irailean 103.074 tona inportatu ziren, 37,5 milioi euroan, eta aurtengo hil berean, 193.091 tona, 116,8 milioi euroan, funtsean “Gasolio”aren kasuan, zeinak, 25 mila tonako igoera izanik, gastua 43 milioi euro igotzea ekarri baitu; pisuari dagokionez, % 26,9ko igoera izan du, baina, balioari dagokionez, % 147,1, aurreko urteko hil beraren aldean. Neurri txikiagoan, “Fuelolioa”k ere igoera nabarmena izan du; izan ere, 2020ko irailean ez zen ezer inportatu eta, aurten, hil honetan, 57.252 tona inportatu dira, 22,7 milioi euroan.

Era berean, “Petrolio-gasaren eta gasezko gainerako hidrokarburoen” inportazioen hazkuntza paregabea aipatu behar da (% 768,1), urte artean 55.860 tonako igoera izan baitu eta 2020ko irailean baino 79 milioi euro gehiago (7,7 milioitik 76,8ra), kasu horretan “Gas natural”arenean baino ez.

Halaber, honako hauen inportazioetan ere indartze nabarmena erregistratu da: “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (% 150,6), “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (% 193,0) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 99,8).

Xede diren bezeroak

Irailean, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua eta Italia) izan ziren Euskal AEren bezero nagusiak, Euskal AEko esportazioen guztizkoaren % 51,4 berenganatu baitzuten. Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri Euskal AEko esportazioen % 66,4 dagokio.

Euskal AEko kanpo-merkataritza. Urteko metatua

2021eko lehen bederatzi hiletan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 23,3 egin zuten gora (3.535 milioi gehiago aurreko urtean baino), eta 18.691,4 milioi eurora iritsi ziren. Zifra hori 2019ko –pandemiaren aurreko urtea– aldi bereko zifra baino pixka bat txikiagoa da, orduan 18.875,4 milioi eurokoa izan baitzen.

Inportazioen metatua 14.905,7 milioikoa izan zen, alegia, aurreko ekitaldiko aldi berean erregistratutakoa baino 3.391 milioi gehiagokoa (% 29,4ko igoera).

Euskal AEko kanpo-merkataritzak, 2021eko lehen bederatzi hiletan, 3.786 milioi euroko saldo positiboa izan du eta % 125,4ko estaldura-tasa.

Lurraldeak

Bizkaia nabarmena izan zen aldi horretan, haren esportazio-jardueragatik; izan ere, urte arteko % 32,7ko hazkuntza izanik, ondasunen salmenten buru da (7.550 milioi euro). Arabak % 19,1eko hazkuntza izan zuen (5.307,3 milioi), eta Gipuzkoak, % 16,4koa (5.833,7 milioi).

Inportazioak direla eta, portaera berdintsuagoa izan zen hiru lurraldeetan: Bizkaiak % 31,3ko igoera izan zuen, eta 8.330,5 milioi euroan inportatu zituen ondasunak; ondoren, Gipuzkoak, 3.346, milioi euroan eta % 28,0ko igoera, eta Arabak, antzeko ehunekoarekin (% 26,4) eta 3.228,7 milioiko ekarpenarekin Euskal AEko zenbateko osoan.

Produktuak

Produktu mota kontuan hartuta, Produktu ez-energetikoek (urte arteko 3.311 milioiko hazkuntza, % 23,0) lagundu zioten gehien esportazioen hazkuntzari; Produktu energetikoek ere aurreko urtean baino 223,5 milioi gehiago izan zuten (% 29,5).

Bestalde, Produktu energetikoen inportazioek % 35,5 egin zuten gora, eta Produktu ez-energetikoenek, % 28,0.

Xede diren herrialdeak

Euskal AEko esportazioen xede diren herrialdeen rankingeko buru, aldi honetan, Alemania da (esportatutako guztiaren % 16,4), ondoren Frantzia (% 16,0), Erresuma Batua (% 6,8), Estatu Batuak (% 5,9) eta Belgika (% 5,3). Bost herrialde horiek Euskal AEko esportazioen erdia hartzen dute (9.428 milioi, % 50,4). Estatu horiei Italia (% 5,2), Herbehereak (% 5,0), Portugal (% 4,3), Txina (% 2,7) eta Polonia (% 2,4) gehitzen badizkiegu, 2021eko lehen bederatzi hiletako metatua, guztira, 13.101 milioi eurokoa da, eta Euskal AEko esportazio guztien % 70,1.

Jarduera-adarrak (A 86)

Jarduera-adar garrantzitsuenen artean, esportazio-bolumena kontuan hartuta, “Siderurgia” da nabarmentzekoa (% 44,8), zeinak 628 milioi euroan gainditzen baitu aurreko urtean esportutakoa, eta 2.031 milioi eurora iritsi baita; jarduera-adar horren hazkuntza-ehunekoa ehuneko 5 puntutan hazi da, aurreko hilera arteko metatuarekin alderatuta, eta 134 milioiko igoera izan du, hil bakar batean.

Nabarmen hazi da, halaber, honako hauen esportazioa: “Burdinazkoak ez diren metalak” (% 61,8), “Erabilera orokorreko makineria” (% 9,2), “Kautxuzko produktuak” (% 20,9) eta, bereziki, “Ontzigintza” (% 1.138,8).

“Motordun ibilgailuen fabrikazioarekin” zerikusia duten produktuen adarrak (4.020,5 milioi eta guztizkoaren % 21,5), 2021. urteko bederatzigarren hila amaitzean, % 17,9ko hazkuntza metatua erregistratu du, aurreko urteko aldi berean baino 610,3 milioi gehiago.

Inportazioen kasuan, nabarmentzekoa da adarrik garrantzitsuenak, “Erauzketa- eta petrolio-industriak” –petrolio gordina–, % 14,0 egin duela gora, eta bolumen aldetik atzetik dituenek ere gora egin dutela, batik bat “Siderurgia”k (% 50,4), eta, nabarmen, “Kokeriak eta petrolio-fintzea” adarrak (% 170,8) –petrolio findua–.

Partida garrantzitsuenak

Xehetasunak ematean ikusten da esportazioen barruan 25 arantzel-partida nagusien artean hirutan baino ez direla egon hazkuntza-tasa negatiboak: “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (–% 22,3), “Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak” (–% 5,7) eta “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak…” (–% 2,8). Gainerako arantzel-partidetan, tasak positiboak izan dira, eta honako hauek nabarmentzen dira, daukaten garrantziagatik eta pisu bereziagatik: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 19,0), “Salgaiak garraiatzeko automobilak” (% 9,5), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 16,3), “Petrolioaren olio finduak” (% 26,0) eta, zehazki, “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 32,3), zeinek gure esportazioen buru den taldea eratzen baitute (5.537 milioiko esportazioa, esportatuen ia % 29,6).

Inportazioen kasuan analisi bera egiten badugu, nabarmentzekoa da “Petrolio-olio findu”en erosketek izan duten gorakada handia (% 165,6); kontuan hartu den aldian, 760 milioi euro metatu dituzte, aurreko urteko aldi bereko 286 milioien aldean. Alegia, pisuari dagokionez, 911.538 tonatik 1.650.779 tonara igaro da. Inportazioen rankingeko 64. partidan aurkitzen dugu hazkuntza-tasa handiagoa; ordura arte, ez. 25 inportazio-partida nagusietako batek ere ez du hazkuntza-tasa negatiboa izan; tasa negatiboa izan duen lehen partida “Telefono”en taldea da (–% 32,3), 36. postukoa, eta, zehazki, “Telefono mugikorrak” dira beherakada horren erantzule nagusiak (% 46,5eko beherakada).

Avatar

Egilea Andoni Beitia