Garrantzi handiko proiektuak eskuratzeko eta modu globalean jarduteko asmoz sortu zen 2007an Inzu Group, nazioartean ezaguna den euskal industria-taldea. Balio erantsi handiko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu hainbat eremutan, eta hainbat sektoretako enpresa oso espezializatuez osatuta dago.

Hasiera batean, bi enpresa baino ez zituen, Etxetar eta Albicein, eta, ondoren, Gaindu, Gurutzpe, Talens, Macarbox, Aingura IIoT, Soce, Titanium eta Ezarri gehitu ziren; azkenekoak Izadi eta Ekonek izan dira. Gainera, 2012an Ikergune eratu zen, euskal konglomeratuaren I+G enpresa-unitatea, une honetan 12 enpresa dituena.

Gaur egun, fakturazioaren % 90etik gora 20 herrialdetara baino gehiagotara esportatzen du taldeak, batez ere Europan jarduten baitu, Alemania, Frantzia, Italia, Suedia, Polonia, Hungaria eta Errumaniako merkatuetan, besteak beste; Amerikan, jarduera du Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Brasilen eta Argentinan; baita Asiako zenbait herrialdetan ere, hala nola Txinan, Indian eta Korean.

Taldeak manufaktura-sistema aurreratuetarako enpresak ditu, industria-zerbitzuetarako, teknologia digitalerako, ekonomia zirkularrerako eta I+Grako makineria-arloen barruan. Gainera, I+G+B arloko unitate propioa du, Ikergune, 2012an sortua, merkatuaren beharren eta taldearen ikuspegi industrialaren arteko lotura gisa, garapen teknologiko eta zientifikoen bidez. Etorkizunari begira, bikaintasunaren bidean jarraitzeko ilusioari eutsi nahi diote.

Egilea Admin